mancomunidad valdizarbe
Castellano / Euskera
AHOLKUAK
Gure Lurrean dagoen ur guztiaren % 3 ere ez da ur geza; horregatik, ez dugu inola ere xahutu behar. Keinu txikien bitartez, onura handiak lor ditzakegu:
  • Txorrota itxiko dugu hortzak garbitu edo bizarra egin bitartean; 3 litro aurreztuko ditugu.
  • Komuneko zisternak 15 litro ur kontsumitzen ditu eragiten zaion aldi bakoitzean.
  • Bainatu ordez dutxatzen bagara, 150 litro ur aurreztu ditzakegu.
  • Arropa-garbigailua nahiz ontzi-garbigailua bete-beterik erabiltzen baditugu, 50 litro aurreztuko ditugu aldi bakoitzeko. Holako bat erostean, ahalik eta eraginkortasun energetikorik handiena izan dezala. Ez ditugu platerak txorrotapean pasatuko ontzi-garbigailuan sartu aurretik, ura xahutzen baita. Garai bateko garbigailuetan platerak txorrotapean pasatzea gomendatzen zen, baina tresna modernoak oso ahaltsuak dira, eta dena garbitzeko gauza izaten dira, zikinkeria oso itsatsia egonagatik ere.
  • Txorrota irekiak 5 litro gasta ditzake minutuko.
  • Tantaka ari den txorrotak 30 eta 50 litro arteko gastua eragiten du egunean.
  • Erabili ur pixka batez beteriko ontzi bat hainbat fruta-ale eta barazki garbitzeko, eta ez garbitu alez ale txorrotapean. Hori eginda, ur asko aurreztuko duzu; bestela, ur hori harraska zulotik behera xahutuko da.
  • Ur hotza hozkailuan. Beti ur hotzeko pitxer bat hozkailuan uzten baduzu, ez duzu txorrota irekita izan beharko ur freskoa atera arte, eta horrela, ur asko aurreztuko duzu.
  • Erabili atomizagailuak edo barreiagailuak. Atomizagailuak tramankulu txikiak dira eta txorrotako ur irteeran jartzen dira, ura airearekin nahasteko. Horrela, zorrotada handiagoaren sentsazioa lortuko duzu, ur gutxiago erabilita, eta horrek ura aurrezteko bidea emanen dizu.
  • Beti gauez ureztatuko dugu. Egun argiz, beroak lurrundu egiten du landareak ureztatzeko erabili duzun uraren zati bat. Onena da goiznabarrean edo ilunabarrean ureztatzea. Hartu euri-ura ontzietan eta erabili ureztatzeko.
  • Aukeratu landare autoktonoak. Lorategian zer landare jarri erabaki aurretik, kontuan hartu haien ur beharrak, ez baitu ur kantitate berbera kontsumitzen kaktusak, kentiak, edo geranioak.
Aholku gehiago kontsumoa etxetik bertatik hobetzeko
foto1
foto2
foto3
Mancomunidad de Valdizarbe. Ctra. Mendigorrķa, 1 bajo
Telf.: 948 341 076 - Fax. 948 340 968 . 31100 PUENTE LA REINA-GARES (Navarra)