mancomunidad valdizarbe
Castellano / Euskera
HONDAKIN-KUDEAKETA

2015eko ekainetik aurrera, hondakin organikoak bereizten ditugu eta Mendiagorriako Biomendi instalazioetara eramaten ditugu.
Herritarrek gai organikoa bereizteko egiten duten  ahalegin horri esker, hau lortzen dugu:

1- Lurra, ubide eta akuiferoen kutsadura saihestea.
2- CO2-aren eta berotegi efektua sorrarazten dute gasen isuria gutxitzea.
3- Soroetan erabili ditzakegu elektrizitatea eta ongarri organikoa sortzea.
4- Biogasa, energia iturri berriztagarria, sortzea.  
5- Etxean sortzen diren hondakinen %45  aprobetxatzea.


Gure Mankomunitatean bizi diren biztanleek, bataz beste, 1,3kg hondakin sorrarazten dituzte pertsona eta eguneko. Horietatik, erdia bideratzen da El Culebretera bertan ustiatzeko.

Beste alde batetik, hondakinen prebentzioari dagokionez, konpostaren bidez sorreran bertan murriztea ematea sustatzen ari gara. Kanpaina hauetan 400 familia eta 1150 pertsonak eman dute izena, baita gure eremuko hiru ikastetxek ere. Bide honi jarraituz, hondakinak murriztu eta kalitatea hobetzeko asmoz, jai eta ospakizun jasangarriak bultzatzen ditugu, horretarako ontziteria berrerabilgarria banatzen dugu.

Jasotzen ditugun ontziak Azkoiengo triaje instalazioetara eramaten dira, haien birziklatze eta probetxurako.
Beira Burgosko tratamendu instalazio batera eramaten da, han berriz ere beira ontzi berriak sor ditzaten.

Gure edukiontzietara botatzen ditugun paper eta kartoia paper-fabriketara bidaltzen da, eta hauek berriz ere merkaturatzen dute.

Azkeneko urteetan sukaldeetako olio erabilia ere berreskuratzen dugu, hau prozesatu eta biodiesela egiteko; gainera, abonatuentzat eskura dauzkagu arropa-edukiontziak. Horra botatzen den arroparen %85a berreskuratzen da, bai beharra duten pertsonentzat bai sukaldeko trapuak egiteko.

Era berean, etxeetako hondakin arriskutsuak bi eratan biltzen dira: batetik, Garesen dagoen birziklatze-etxearen bitartez (herri honi eta ondoko Artazu, Etxarren, Girgillao eta Sarriari ematen die zerbitzua), eta bestetik, puntu garbi mugikorraren bidez (gure Mankomunitateko herrietatik maiztasun jakin batekin pasatzen den kamioia).

Izarbeibarko Mankomunitatean dauden herri guztiei zerbitzu berbera ematen saiatzen gara, haien biztanle-kopuruaz aparte, honek jasoketen maiztasuna baldintzatzen badu ere.
 
 

foto1
foto2
foto3
Mancomunidad de Valdizarbe. Ctra. Mendigorrķa, 1 bajo
Telf.: 948 341 076 - Fax. 948 340 968 . 31100 PUENTE LA REINA-GARES (Navarra)